Martxoaren 15ean, herriko bozen lehen itzulian trenkatu da Baxe Nafarroako herrien kudeaketa segurtatuko dutenen zortea ondoko sei urteendako.
Baxe Nafarroako herri gehienetan zerrenda bakar bat bazen, bi zerrenda aurkeztu diren batzuetan auzapeza aldatzen da. Emaitza guziak hemen bildurik.
Alduden: auzapez aldaketa
Martin Suquilbidek ‘Aldude herria bihotzean’ zerrendarekin bere agintaldia hortan utziko du: 126 boz ukan ditu, bozen %47. Itxaro Saldubehere buru duen ‘Alduden elgarrekin’ zerrendak 142 boz ukan dituelarik, bozen %53.
Arrosan: auzapez aldaketa
1995az geroz auzapez karguan zen Beñat Arrabitek ‘Arrosa, Egun jokatu, bihar eraiki’ zerrendarekin 161 boz eskuratu ditu %42,82. ‘Elkartasunean Bizi’ zerrendarekin aurkeztu den Roger Brustek gehiengoa erdietsirik, hartuko du auzapezgoa 215 boz ukanik, bozen %57,18.
'Elkartasunean Bizi' zerrendako Laurentx Irigarai
Irisarrin
Xavier Lacosten segida Xalbat Goytyk hartzen du ‘Elkarbizitza Irisarri’ zerrendarekin. 467 boz eskuraturik, %71. Parean Pauline Guelle buru zuen ‘Herri Egin Dezagun’ zerrendak 187 boz eskuratu ditu, %29.
'Elkarbizitza Irisarri' zerrendatik Xalbat Goyty
'Herri Egin Dezagun' zerrendatik Pauline Guelle
Irulegin
Ttotte Mochok auzapezgoan segituko du ‘Segi Irulegi’ zerrendarekin 193 boz ukanik, bozen %67. Parean aurkeztu den Gisèle Goyhenetche-Etcharrenek ‘Irulegi Hats Berri’ zerrendarekin 93 boz eskuratu ditu, bozen %33.
Landibarren
Patrick Etchegaray egonen da auzapez ‘Elgarrekin Aitzina’ zerrendarekin 170 boz eskuraturik, bozen %67. Parean ‘Landibarre Elkartu’ zerrendaren buru aurkeztu den Filipe Maitiak 82 boz eskuratu ditu, bozen %33.
Donamartirin
Jérome Etchegorryk gidatutako ‘notre village, notre force’ zerrendak gehiengoa eskuratu du 150 bozekin, bozen %60. ‘Dinamika’ zerrendarekin hautagai zen Xabi Thicoipek 100 boz ukan ditu, bozen %40.
'notre village, notre force' zerrendatik Mañu Harrismendi
'Dinamika' zerrendatik Xabi Thicoipe
Donapaleun
Pettan Ayçaguer, ‘Aintzina Donapaleu’ zerrenda zabaleko hautagai abertzalea da Donapaleuko auzapez berria bozen %57,8arekin, Mayie Daguerrek bozen %42,2 eskuratu duelarik.
'Aintzina Donapaleu' zerrendatik Pettan Ayçaguer
Donibane Garazin
‘Donibane Denek Bizi Dezagun’ zerrendarekin Laurent Inchauspek agintaldia segurtatuko du auzapez bezala bigarren aldikoz: 487 boz eskuratu ditu, %55,72. Parean aurkezten zen ‘Donibane Erne’ zerrenda, Xabi Larre lista buru, hunek 387 boz eskuratu ditu, %44,28.
'Donibane Denek Bizi Dezagun' zerrendatik Laurent Inchauspe
'Donibane erne' zerrendatik Xabi Larre
Izpuran
Alderdi Sozialistako figura historikoa den Frantxoa Maitiak ez du bere erronka bete, ‘Izpura Beti’ zerrendarekin 169 boz eskuratu ditu, bozen %41. Sindikalismoaren eremutik heldu den Cecile Senderain nagusitu da ‘Izpura Herritarekin Bat’ zerrendarekin 248 boz kausituz, %59.
'Izpura Beti' zerrendatik Frantxoa Maitia
'Izpura Herritarrekin Bat' zerrendatik Cécile Senderain