Aintzile (Baxe Nafarroa)

Aintzilen herriko sala berria estrenatu dute

Hergarai ibarreako Aintzile herrian herriko sala berria estreinatu dute. 130 biztanle dituen herri honetan, Gilbert Oçafrain da auzapeza, Garazi Baigorri poloko animatzailea dena ere.

Aintzilen herriko sala berria estrenatu dute
Gilbert Oçafrain Aintzileko auzapeza herriko sala berriaren estrena egunean. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2025/09/22 12:16

Azken urteetan Aintzilen eginiko proiekturik garrantzitsuenetarikoa izan da herriko sala hau. Proiektu honen finantzaketa 200.000 eurokoa izan da, eta horietatik erdiak diru laguntzetatik erdietsi da. Sala, herriko plazan kokatua, herriko etxearen lur eremu batean altxatu da. Barnean sukaldetik mahai eta aulkietara, ekipamendu guzia aurki daiteke, eta kanpoan, haurrentzako jostagune bat ere bada.

Herriko salaren teilatu gainean eguzki-panelak jarri dituzte, eta hortik ekoizten den energia elektrikoa saltzen dute.

Gilbert Oçafrain auzapezak sala berri huntaz xehetasunak eman dauzkigu; baita herrian diren proiektuetaz, eta ere heldu diren herriko bozetaz arizan gira.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu