Frantsesenia lizeoko laborantxa saileko ikasleek gomitaturik eta antolaturik Uharte Garaziko Jauberria etxaldearen bisita eskaini diete Polo-Beyriseko eskolako ikasleeri. Trukaketaren xedeetan euskara hobetzea zen Baionako eskolako haurrentzat.
Frantsesenia lizeoko ikasleek deitu gaituzte duela zonbait egun Uharte Garaziko Jauberria etxalderat joaiteko, han Baionako Jean Moulin Polo-Beyriseko ikastetxeko haurreri etxaldea bisitaraziko zutela.
Taldean, klasean eta urte osoan lantzen duten proiektu baten karirat antolatu etxalde bisita egin da. Baionako eskola zen Uharte garazin eta Baigorrin Largente ikastetxetik jin ikasleak. Bisitatik landa elkarretaratu dira baskaiteko eta joko zonbaitzuen egiteko.
Hiriko haurrentzat egun baliosa izan da, alde batetik ikasten ari duten euskararen trebaketa ona izan baita eta bestalde arras guti ezagutzen duten laborantxa bat ikusi baitute.