Donibane Garazi (Baxe Nafarroa)

Ibilmodu goxoak Garazi-Baigorri eskualdean, elgarrekin asma ditzagun!!

Lema hunekin “Avenir-geroa” elkarteak bilkura publiko bat antolatu zuen joanden otsail hastapenean Lasan, elkarte, egitura, herritar, bide baliatzaileak gomitatuz.

Ibilmodu goxoak Garazi-Baigorri eskualdean, elgarrekin asma ditzagun!!
Avenir Geroa elkarteko Mapi Iputxa eta Claire Vincens - IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/03/12 10:45

Helburua da auto kopurua ttipitzea eta ibilmolde goxoak sustatzea. Eta hortarako bilkura publiko hortan, lan ardatz desberdinak finkatu dira :

-        Donibane Garazi eta inguruetako herrietan oinez, puzetekin, kadera errotadunekin edo bizikletaz ibiltzeko zoin diren gune ilunak ikertu;

-        Sentsibilizazio lan bat egin ere jadanik plantan diren zerbitzuetaz, Txik txak bezala ; edo ukaiten ahal diren diru laguntzetaz, lanerat joaiteko autoa partekatzen delarik edo bizikleta baliatzen delarik, mugikortasun forfeta bezala;

-        Beste leku batzuetan plantan ezarriak diren zerbitzuetaz informatu, “pouce” sarea bezala adibidez;

-        Atelier bat plantan ezarri nahi da, bizikletak “elektrifikatzeko”;

-        Zine topaketak antolatu.....


Hots lan ardatz desberdinak. Ondoko bilkura martxoaren 31ko finkatua da, Lasa Etxoinean eginen dena. Nahiant guzier idekia da. Argitasunak Claire deituz 07 81 35 31 32rat.


(Juntatu elgarrizketan Avenir Geroa elkarteko Mapi Iputxa eta Claire Vincens)

Interesgarri izanen zaizu