Joaldunak Europa guzian aurkitzen dira, Suizian, Sardinian.... Bainan egia hemen frango aberatsak girela. Baxe Nafarroan berean Amikuzen bada talde bat, Arberuan, Oztibarren eta Anhauzen ere bai. Anhauzekoak Basaldunak deitzen dira
Basaldunak joaldun talde hau muntatzen hasi zen duela 20 urte xuxen, 2006an. Bizpairu Anhauztar motibatu ziren, eta Amikuzeko Kilimon taldekoekin ikasi zuten joarek behar bezala jotzen.
Ondoko urtean, 2007an ihauteriak ber-piztu zituzten herrian; eta karia horrekin Basaldunak joaldun taldea sortu zuten, dozena bat kideren artean.
Basaldunak erdi tradizionala erdi sorkuntza dela erran ditaike. Joaldunetik joareak atxiki dituzte, urratsak. Bainan gero larru xuriz jantzia izaiteko ordez, beltzez jantziak dira, aurpegia beltz, kabala iduriko maska batzuekin. Joaldun basak dira.
Pertsonai hunekin kontrastatzeko, berantago Xilintxadunak sortu zituzten ere Anhauzen. Hauek lamina idurikoak dira, xuriz jantziak, xilintxa ttipi batzuekin.
Basaldunek eta Xinlintxadunek beti Anhauzeko ihauterietan animazio ederra ekartzen dute. Hauen ondoko hitz orduan Nafarroaren egunean izanen da : desfilea idekitzen dute usaian.
Juntatu erreportaian entzuten diren Beñat Iribarne eta Ximun Changala hastapenetik Basaldunetan dira; erran daukutenaz segida ederra bada haur eta nerabeetan. Helduden urtean 20 urteak, segur ospakizun eder baten egiteko mentura izanen da Anhauzeko herrian.