Iholdi-Oztibarreko lurralde eremua: antolaketa berria eta herrien proiektuen lehentasunak

Iholdi-Oztibarreko Lurralde Eremuko animatzaile berriak lehen bilkuren ondotik azaldu du Herri Elkargoaren antolaketa berriak tokiko hautetsiei leku handiagoa eman nahi diela. Hala ere, sos murrizketak proiektuen lehentasunak finkatzera behartuko due

Iholdi-Oztibarreko lurralde eremua: antolaketa berria eta herrien proiektuen lehentasunak
Izura
Jone Barneix
2026/06/24 11:37

Beñat Cachenaut Iholdi-Oztibarreko Lurralde Eremuko animatzaile berria da. Kargua hartu berritan, lehen bilkurak egin dituzte hautetsiekin eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariarekin.

Animatzaile berriaren egin beharretan herrietako hautetsien eta Herri Elkargoaren arteko lotura egitea izanen da, tokiko proiektuak aitzinarazteko. Antolaketa berrian, hautetsien eskaerek lehentasun handiagoa ukanen dutela erran du, eta heldu diren hilabeteetan sistema hori pixkanaka ezarriko dela.

Diru murrizketak, erronka nagusia

Cachenaut-ren arabera, heldu diren urteetako erronka handiena finantzaketa izanen da. Herri Elkargoak eta Estatuak emanen dituzten laguntzak apalduko dira, eta horrek proiektuen artean lehentasunak hautatzera behartuko ditu herriak.

Hala ere, hainbat egitasmo bidean dira, besteak beste Izurako Oztavaltz proiektua, Donaixtiko San-Mixel eskolaren antolaketa, Iholdiko aintziraren inguruko osasun eta kirol ibilbidea eta Oztibarren trinketa baten inguruko gogoeta. Animatzaile berriak gehitu du udan ere lanean segituko dutela, herrietako proiektuak ahal bezain fite bideratzeko.

Interesgarri izanen zaizu