Landibarre eta Iholdiko eskola elkargoko burasoak dira feria hunen antolatzaileak. Eta usaian bezala, gauza ainitz ikusgai eta erosgai izanen dira ferian.
Paradaz baliatu gira Landibarreko eskolarat joaiteko, eta haurrekin eskola biziaz mintzatzeko. Eskolako ikasgaietaz gain, helduden ekainean Capbreton-era joanen direla esplikatu daukute, Mendibeko eskolarekin batean. Bizikleta eginen dute, Landetako lakuetako ondare naturalaz ikasiko dute, etxoletan lo eginen...
Bainan lehenik Iholdiko feria, eta haur gehineak musean ariko dira, feriaren kari mus lehiaketa antolatua baita haur eta helduentzat ibiakoitz arratsaldez. Izenen emaitea 06 84 35 63 42rat deituz.
Igande eguerditan baskaria axurkiarekin.
Eta bi egunez, erakuts mahain ainitz, saltzaileak, auto eta laborantxa tresneriaren erakusketa eta saltzapenak, berri eta okasionezkoak.