Ortzaize (Baxe Nafarroa)

Ipar Euskal Herrian hamabi laborari dira ahuntz pirenaika tokiko arrazaren alde egin dutenak

Joan den martxoaren 9an, Ahuntz Pirenaika kolektiboak egun berezia antolatua zuen Ortzaize Murgia etxaldean, ahuntz pirenaika arraza ezagutarazteko. Hor ziren ahuntz hazleak, bainan ere sukaldariak ahuntz gasna edo haragia sukaldatzen dutenak.

Ipar Euskal Herrian hamabi laborari dira ahuntz pirenaika tokiko arrazaren alde egin dutenak
Ahuntz Pirenaika ahuntz azkarra, buru lodi batekin, adarduna, beharriak erortzen eta ile luzeekin - IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/03/23 14:09

Pirenoetan gaindiko tokiko arraza bat da ahuntz pirenaika, zinez desagertzeko irriskuan zena 80 hamarkadan. Gaur egun 6000 buru kondatzen dira pirineotan gaindi. Hazle gutik hautatu duten arraza da, nagusitasuna baitu ahuntz alpinoak.
Gaur egun Ipar Euskal Herrian 12bat dira, tokiko arraza hunen alde egin dutenak, eta pixka naka saila ari antolatzen, kolektiboki antolatzen.

Ortzaizen Murgian hazle horietariko batzu hor ziren, Uztaritze Apalaga etxaldeko Joana Parot, Aiherra Isuribehereko Mizel Etxeverri, Bidarraiko Beñat Ondicol ; baita ere ahuntz gasna eta pittikak sukaldatzen dituen Sarako Hordago ostatuko Mikela Luro. Egun hortan mahain gainean zernahi jaki on ere jastatu baiginuen, pittika haragi, gasna mota desberdinak, arto gorri polenta ahuntz esnearekin egina, denak tokikoak eta denak zinez onak.

Ahuntz pirenaika, ezagutu behar den arraza bat. Hazle eta sukaldarien lekukotasunak entzun juntatu saioan.

Interesgarri izanen zaizu