Iparralai musika eskolak sartze ona egin du alta egoera ekonomikoa sanotzeko hainbat erabaki hartu dituzte, bestela ez zuten uda pasatuko. Musika eskola ez bada ere lanjerretik kanpo gogo haundiz abiatu dute ikasturte berria.
Larrazken huntan Garazi-Baigorriko Iparralai musika eskolak ikasturte berria gogotsu abiatua du, nahiz eta egoera ekonomikoak itzal batzuk ekarri dituen.
Ekaina hondarrean, Iparralaik alarmak piztu zuen bere egoera ekonomikoaren inguruan. Eskola ez zen egoera onean eta uda pasatzeko diru bilketa kanpaina bat abiatu zuten. Jauntzi salmentak, ganer hustea eta kontzertuak antolatu zituzten dirua biltzeko. Departamendutik eta Herri Elkargotik ukaiten duten diru laguntza aitzinatzeko galdegin zuten, udako epe zailari aitzin egiteko eta eskolaren egonkortasuna bermatzeko.
Zailtasunak zailtasun, musika eskolak aitzina segitzen du, eta ikasturte berriari hasiera ona eman dakote. Gaur egun, 235 ikasle inguruk parte hartzen dute eta 14 irakaslek osatzen dute taldea. Proiektu eder franko dituzte.
Maitena Diribarne, Iparralaiko presidenta, eta Marie Errecart, koordinatzailea, baikor dira: "Ez gira lanjerretik kanpo, baina segitzen dugu, ilusioz eta herritarren sostenguak lagunduta", adierazi dute.