Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Ipuinak, errezeta irabazle atenporalak

Nola hautatu zure ipuina? Zein dira ipuin on baten gakoak? Nola ontsa kondatu ipuin bat? Maialen Alfaro Donapaleuko mediatekan zen duela egun batzuk, ipuin zonbait kondatzeko Amikuzeko haurrer. Ipuinez eta haien gakoez solastatu gira.

Ipuinak, errezeta irabazle atenporalak
Maialen Alfarok eta bere gurasoek hamar bat ipuinzaleri kartoin zaharrak atxemandako historiak kondatu dizkiete. IRULEGIKO IRRATIA
Xarlot Etxeberri
2026/01/02 09:47

Maialen Alfaro Donapaleuko mediatekan zen duela egun batzuk, ipuin zonbait kondatzeko Amikuzeko haurrer. Horren kari, bere gurasoen kartoin zaharrak arra ideki ditu, garaiko liburu zonbait berreskuratzeko. Ipuin zaharrak bildu ditu, baina haien efektua egiten segitzen dutenak, usu agerian ezartzen dituen moralak atenporalak direla eta.

Nola ipuin bat hautatu? Zein dira gakoak ipuinak ontsa kondatzeko? Zendako ipuinak kondatu? Galdera horiek mahainaren gainean ezarri ditugu Maialen Alfarorekin. Bere gurasoen lekukotasuna eta gelan ziren aitatxi eta amatxirenak bildu ditugu, ipuinak familietan zein rol baduen aztertzeko.

Interesgarri izanen zaizu