Irisarri (Baxe Nafarroa)

Irisarriko bertsu eskolak Miren Artetxe eta Amets Arzallus gomitazen ditu Irisarriko besten kari

Irisarriko bertsu eskolak antolatzen du bertsu afaria herriko besten kari, Irisarriko Gure doia ostatuan ekainaren 4an Amets Arzallus eta Miren Artetxerekin. 2019an sortu bertsu eskolak badu arrakasta eta ostegun guziz biltzen dira bi taldeetan.

Irisarriko bertsu eskolak Miren Artetxe eta Amets Arzallus gomitazen ditu Irisarriko besten kari
Idoia Mentaberri eta Mizel Mateo IRULEGIKO IRRATIA
Marie Agnes Gorostiague
2026/06/02 08:41

Bi bertsolari ospetsu gomitatu ditu Irisarriko bertsu eskolak antolatzen duen bertsu afarirat, Miren Artetxe eta Amets Arzallus. Hitzorduaz baliatu gira bertsu eskola huntaz gehiago jakiteko. Dotzena bat ikasle dira Irisarriko bertsu eskolan, bi taldeetan banatuak eta Mizel Mateo da erakaslea. Gure elkarrizketan bi ikaslerekin solastatu gira, jakiteko nola bizi duten astero duten hitzordua, lehenik, bertsu eskolan hastapenetik den Peio Minondo Irisartarra eta aurten sartu den Idoia Mentaberri Luhusoarra entzunen ditugu.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu