Irulegiko arnoaren sindikatuak antolaturik, Irulegiko arnoaren sormakaren besta ospatuko da buruilaren 14an, igandearekin, Irulegin. Mahastia, arnoa eta tokiko kultura uztartuz, egun osoan animazioak.
Irulegiko arnoaren sormaka jendeari modu ludikoan ezagutarazte, baita mahastizainen lana eta ekoizpena agerian jartzeko Irulegiko arnoaren beste iraganen da buruilaren 14an Irulegin. Irulegiko arnoak Jatorri Deitura Kontrolatua (AOC) eskuratu zuen 1970ean eta Jatorri Deitura Babestua (AOP) 2013an. Lekuko arnoaren kalitatea eta ezaugarri bereziak erakusteko parada izanen da beraz.
Irulegiko Arnoen Sindikatua 1945ean sortu zen, eta gaur egun 60 bat mahastizain biltzen ditu, horien artean 21 etxalde independente eta kooperatiba bat. Egun guzian arnoak dastatzen ahalko dira: 20 bat ekoizle (independenteak edo kooperatibakoak) bilduko dira. Dastaketa gunea goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara irekia izanen da. Ostatuan janari lasterra eskainiko da, Jarapea jatetxeak bere ohiko menuak eskainiko ditu eta Milikak izozkiak proposatuko ditu.
Egitarau osoa: tailerrak, musika, ibilaldiak eta gehiago
10:00etatik 18:00etara arno dastaketak, eta egun osoan zehar animazioak: Sarde Sardexka elkarteak eskainitako tailerrak (haurrentzat), puzgarriak egun osoan eta patinete elektrikoetan ibilaldiak, Trott 'Iratyk antolaturik. Horretaz gain, mahastizainek erabiltzen dituzten tresnak erakutsiko dira.
10:00etatik 15:30etara: mahastietan ibilaldia, Olivier Martin mahastizaina eta Nicolas Falxa historialariekin.
12:00tan mahats prentsaketa.
17:00etan: Pilota partida, Zaharrer Segirekin elkarlanean.
18:30etatik aitzina: Foodtruc Mutturfin.
19:00etan: Kalumeren kontzertua.
21:00etan: DJ Estelle.
Egun osoa, Urruñako Kuxkuxtu txarangak girotuko du.
Sormarkaz eta oro har Irulegiko arnoaz solastatu gira Gexan Costerarekin, Irulegiko arnoaren sormarkako ko-lehendakaria da.