Irulegi (Baxe Nafarroa)

Irulegiko Ondoko enpresak 25 urte betetzen ditu

Ondoko enpresak 25 urte betetzen ditu aurten Irulegin. Mineral salmentarekin hasi, eta gaur egun luzerna, lastoa eta fetuka ere proposatzen ditu. Tokiko merkatuari atxikia, Baxenabarren eta Xiberoan ari da lanean.

Irulegiko Ondoko enpresak 25 urte betetzen ditu
Ondoko enpresako Jean Léon Oçafrain sortzailea. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2025/09/24 10:43

Irulegin den Ondoko enpresak 25 urte betetzen ditu aurten. 2000. urtean sortua izan zen enpresa, bi kiderekin; horietako bat da Jean-Léon Oçafrain Anhauztarra. Eskola bukatu ondoren, Oçafrain Villeneuve-sur-Lot-eko enpresa batean aritu zen zazpi urtez, han inguruko etxaldeetan laborantza produktuak saltzen. Esperientzia horren ondotik, Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen, eta lan arlo berean jarraitzea.

Beste bazkide batekin batera, Ondoko enpresa sortu zuen. Hastapenean, kabalentzat mineralak saltzen zituzten bakarrik, eta enpresa martxan jartzea ez zen errexa izan: erosleen sarea osatzeko artean. Hala ere, urteak pasa ahala, enpresa ongi finkatu da. Mineralen salmentarekin segitzen dute, bai eta lastoa, luzerna eta fetuka ere.

Merkatu internazionalera zabaldu gabe, Ondokok erabaki du tokiko jarduerarekin egotea. Bere produktuak Baxenabarre eta Xiberoako eremuetan saltzen ditu, eta gaur egun, 5 langile dira enpresan.


25 urteen ospakizuna buruilaren 25ean

Ondokoren 25. urtemuga buruilaren 25ean ospatzekoa dute Irulegiko salan. Eguerdian bazkaria, eta arratsean taloak. Egunean zehar, mintzaldiak eta erakustaldiak izanen dira, enpresak proposatzen dituen produktuak ezagutarazteko.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu