Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Irungo Mosku plaza, iraultzaren ikur gisa Yohann Villanuaren liburu berrian

Yohann Villanua, aurpegi anitz dituen artista Donapaleuko Gure Bazterrak dendan izanen da urriaren 18an, Un Bouc à Mosku bere eleberriaren aurkezteko. Parada 1989ko oroitzapenetan itzultzeko, militantzia eta iraultzaren doinuan.

Irungo Mosku plaza, iraultzaren ikur gisa Yohann Villanuaren liburu berrian
Yohan Villanua gaitasun anitzeko artistak 'Un Bouc à Mosku' liburua aurkeztu dauku. IRULEGIKO IRRATIA
Xarlot Etxeberri
2025/10/16 11:40

Yohann Villanua, aurpegi anitz dituen artista Donapaleuko Gure Bazterrak dendan izanen da urriaren 18an, Un Bouc à Mosku bere eleberriaren aurkezteko. Parada 1989ko oroitzapenetan itzultzeko, militantzia eta iraultzaren doinuan. Antzerkian, zineman, musikan, baita idazketan ere bere talentuak baliatzen ditu. Biarnean sortu zen, baina gaur egun Baionan bizi da eta lotura azkar bat eskuratu du Euskal Herriarekiko.

Hori dela eta, Un Bouc à Mosku (Zortzikoliburua argitaratu du aurten, 1989ko Irungo giro erora gomitatzen gituen liburua. Frankismoaren pean militantzia eta borrokaren ikurra egon zen plaza fama hori, sindikatuen dinamikak bultzaturik, izenaz aldatu baino lehen. Baina gaur egun ere plaza horrek bere esentzia jende desberdinen elkartasunaren indarrean hartzen du. 

Giro horretan kokatzen da Villanuaren liburua. Euskal Herriko zangobaloin talde bat faxismoaren kontra borrokatzen hasten da, bere kontrako ekipa bat frankista baten menpe delarik. Antifaxismoa, antikapitalismoa, Rocka eta gizartearen poderea gurutzatzen dira eleberrian zehar. Iraultzaren usaina baldin badu liburu horrek, zangobaloinaren hautaketa ez da kasualitatez egin, 20. Mendean Euskal Herriko futbolariak jadanik errepublikaren alde borrokatu zirela eta.  Erritmo handiko liburu honetan, pertsona frango gurutzatzen dira, Irungo plazako biztanleen aniztasunaren nabarmentzeko gisan.

Yohan Villanua Donapaleuko Gure Bazterrak dendan izanen da urriaren 18an, ibiakoitzez, 17etatik 19ak arte, eskaintza eta trukaketa saio baten kari.

Interesgarri izanen zaizu