Osasun mentalaren asteak urriaren 6tik 19ra iraganen dira. Horren kari, Donapaleuko Saint Louis zine gelak nahasmendu panikoa agerian ezartzen duen film bat hedatuko du. Geroz eta usuago agertzen den eritasun horren sintoma nagusia, izu ataka da.
Osasun mentalaren asteak urriaren 6tik 19ra iraganen dira. Horren kari, Donapaleuko Saint Louis zine gelak “Louise sous Emprise” filma hedatuko du, lehen aldikotz. Film honetan izu nahasmendua edo nahasmendu panikoa agerian ezartzen dute.
Izu atakak ezagunak baldin badira ere, izu nahasmendua usu ezezaguna egoiten da. Haatik, gaurko gizarteak eritasun horren garapena emendatuko luke, egoera estresagarriak eta inposatua den presioarengatik. Izu nahasmenduaren sintoma nagusia da izu ataka, eta ez dira nahasi behar, Luixa Aizager psikologoaren erranetan. Izu ataka patologikoa bilakatzen da, hots nahasmendua agertzen da, pertsonak bere bizia moldatzen duelarik izu ataken egiteaz beldurraren arabera, bere egunerokoa aldatzen duelarik.
Zenbakiei dagokienez, izu ataka usu agertzen dira: bere bizian, populazioaren laurden batek izu ataka bat ukanen du bere bizian (INICEAren arabera). Aldiz %20k izu nahasmendua ukanen du bere bizi osoan. Beldurgarria eta deserosoa baldin bada ere, tratatzeko molde desberdinak existitzen dira. Alde batetik, herriko psikologoak, psikiatrak, edo medikuengana joaitea posible da. Beste aldetik, ekipa berezituak plantatuak dira ospitale desberdinei lotuak. Psikologia Medikuntza Zentro horiek laguntza eta kontsultak proposatzen dizkiete pazienteer.
Urriaren 7an, 20:00etan, iraganen da “Louise Sous Emprise” filma Donapaleuko saint Louis zine gelan. Film egilea Donibane Lohitzunen izanen da filmaren aurkezteko eta eztabaidatzeko, eta Donapaleuko publikoak bisioz parte hartzen ahalko du mintzaldian.