20 urte eta jada ibilbide luze bat du esku baloian Jone Arotzarenak, Irisarriko ekipatik La Roche sur Yon ekipa arte, etapaz etapa beti aitzina segitzen duena.
Irisarriko taldean hasi zen haurtzaroan ; ondotik Oloroneko taldean sartu, Bordalekoan; eta azken bi urte hauetan Chambray-ko esku baloi formakuntza zentroan da.
Chambray-n esku baloi taldearekin, profesional saileko partida batzuen jokatzeko xantza ukan du, besteak beste Europako txapelketaren kondu. Eta partida horietan, begistatua izan dela esplikatu dauku Jone Arotzarenak. Egin dakoten proposamena ikertu, eta kontratua adostu du. Helduden irailean, La roche sur Yon esku balio talde profesionalean ariko da. Talde hau Frantziako bigarren mailako talde hoberenetan da, eta Jone Arotzarena atakan defentsa erdian ariko da
Chambray-ko zentroa ekainean utziko du, uztailean oporrak Jatsun, eta agorriletik goiti La Roche sur Yon-era joanen da, bizi berri baten abiatzera. Bide on zuri Jone !