Hegoak mendian elkarteak jende ezindua mendi kaskoetarat laguntzen du. Horretarako, mendi-lasterkariek desgaitasuna duena garraiatzen dute Joelette deituriko gurdi berezian. Elkarteak kantaldia antolatu Ortzaizen, azaroren 16an, 16:30etan.
Joelette gurdian jarri eta ibili munduan. Jende ezinduak eta lasterkariek sekulan ez lukete biziko halako esperientziarik Hegoak mendian elkarterik ez balitz: desgaitasunen bat duen jendeari hegalak ematen baitizkiote mendi-lasterkariek, mendi-kaskoetarat eramanez. Eta gisa berean, lasterkariek ere lasterka egiten dute sekulan eginen ez luketen maneran: egin ezin duenari hegalak eskainiz.
Mendi-xendra orotatik iragaten dira eta parte-hartzaile guziendako esperientzia "ahantzezina" dela baieztatu digu Eric Cachenaut Hegoak mendian elkarteko kideak: "Bizitu behar da konprenitzeko zeinen ederra den ikustea ezindua uros, zure nekezia guziak ahanzten dituzu!".
Hegoak mendian elkartearen alde kantaldia antolatua dute azaroaren 16an, igandez, 16:30etan Ortzaizeko elizan: Erramun Martikorenak kantatuko du, Xan eta Iban etorkizun handiko gazteek, Menditarrak, Lea eta Anuxkak eta Ekain Cachenautek txistua joko du.