Marrazkirri heldu da, otsailaren 27an eginen da erakusketaren estreina gaualdia. Aurtengo gaia laburra bezain zorrotza da: JO!. Parte-hartzaileek gai horri loturiko marrazkiak sortu eta igorri beharko dituzte otsailaren 20ko.
Erakusketaren estreina Ezpeletenean iraganen da otsailaren 27an, afari eta animazioekin. Ondotik, Marrazkirri erakusketa martxo osoan zehar egonen da ikusgai leku berean. Egun horretan berean, joan den Marrazkirrirako egin ziren marrazkiak berreskuratzen ahalko dira.

Musikaren aldetik, gaualdia girotzeko Mugi Muga, Battitt eta Xabat hor izanen dira.
Marrazkirri erakusketaren antolatzaileetako bat den Piarres Erdozaintzi Etxarterekin elekatu gira, aurtengo edizioaren inguruko xehetasunak ukaiteko.