Donibane Garazi (Baxe Nafarroa)

Jojo Bidart: «Gogo haundia dugu aintzina segitzeko entzuleekin eskuz esku»

Irulegiko irratia eta Amikuzeko irratien biltzar nagusia iragan berri da. 60 bat kronikari eta laguntzaile erregularki biltzen dira eta arrangura zonbait balin badira ere xedeak badira, horietan sare sozialetan presentzia indartzea besteak beste.

Jojo Bidart: «Gogo haundia dugu aintzina segitzeko entzuleekin eskuz esku»
Jaia alaieko Estella gelan irratien biltzar nagusia. IRULEGIKO IRRATIA
Marie Agnes Gorostiague
2025/05/20 09:46

Langile, administralari, kronikari eta laguntzaileak bilduak ziren Baxe nafarroako irratien biltzar nagusian, joan den larunbatean Jai alaieko Estella gelan. 2024ko urteko konduak hein batean orekatzen badira, arrangurak izan dira, gobernutik etortzen den diru laguntzaren apaltzearen mehatxua eta orai DAB+ irrati numerikotik kanpo gelditzea. Xedeetan irratiak sare sozialetan gehiago izaitea, irrati antzerkia berriz bultzatzea eta euskal irratiekin eskuz esku jarraitzea euskara hedatuz uhinetan. Jojo Bidart irratietako presidentarekin elekatu gira.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu