Maiatza berrikuntzaren eta udaberriaren sinbolo izanik, Kanta Hergarai kantu taldea berriz lotzen da bere kantaldi sortari.
Denboraldi horri hastapena emateko, maiatzaren 9an, larunbatarekin, 21:00etan, Donibane Garaziko elizan emanen dute lehen emanaldia, ohiko errepertorioa kantatuz. Lehen hitzordu huntan, entzuleek taldeak prestatutako berrikuntza batzuk entzuten ahalko dituzte.
Heldu den astean berean, beste hitzordu bat eskainiko dute: maiatzaren 14an, ostegunez, 19:30etan, Baigorriko elizan. Kontzertu hau Euskal Trailaren inguruko ekitaldien baitan antolatua da, eta Kanta Hergaraik Arroxelako Couleurs vocales atlantiques taldearekin partekatuko du agertokia. Sartzea 10 eurokoa izanen da, lekuan berean eskuragarri. Udan Salbatoreko kaperan kantuz ariko dira lau aldiz azken urteetan antolatzen dituzten Salbatoreko ostegunen baitan.
Bestalde, udaberrian taldeak kantu batzuk grabatu ditu. Disko baten mentura izan daiteke laster.