Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Kazetaritza eta ekologia hizpide, Donapaleun

‘Urgentzia ekologikoaren heineko kazetaritza bat’ hitzaldia eginen dute urriaren 29an, ostegunez, Donapaleuko Bideak gunean, 19:30tan. Laurie Debove kazetaria izanen da hizlaria.

Kazetaritza eta ekologia hizpide, Donapaleun
Laurie Debove La relève et la peste hedabideko erredaktore burua. MARY-LOU MAURICIO
Artzen Letona
2026/10/29 08:00

2022an abiatu zen ‘Urgentzia ekologikoaren heineko kazetaritza bat’ izeneko ekimena, hainbat hedabidek haren aldeko izenpetzea egin zutenean. Hedabide independenteez gain, hedabide handi batzuetako kazetariek ere bat egin zuten ekimenarekin, hala nola RFI, Arte eta France télévision telebista publikoko zenbait kazetarik.

Ekimenaren helburua argia da: ekologia ez dadila hedabideetan gai bereizi gisa bakarrik tratatua izan, baizik eta gizarteko gai guzien ikuspegitik landua izan dadila. Alegia, ingurumenaren auzia ez dadila berri sail bereizi batera mugatu. Haatik, ekimenaren sustatzaileen arabera, hedabide handien lana makurtuz joan da 2024az geroztik. Zenbait hedabideren desinformazioa ere salatuko dute hitzaldian.

Kazetaritza independentea, mintzagai

Laurie Debove kazetariak ere kazetaritza independentearen izaera eta egiteko moldea azalduko ditu. La Relève et la Peste hedabide ekologikoko erredaktore burua da. Hedabide horrek argitaletxe gisa ere lan egiten du, eta liburuen salmentaren bidez finantzatzen du bere jarduera. Finantzaketa molde horrek askatasun handiagoa ematen die kazetaritza egiteko tenorean, haien lan egiteko maneran. Hitzaldia urriaren 29an, ostegunez, iraganen da, 19:30tan, Donapaleuko Bideak gunean.

Interesgarri izanen zaizu