Banka (Baxe Nafarroa)

Kintoa Kurri lasterketa urriaren 12an eginen da Bankako kaskoetan

Sasoineko azken lasterkaldietan izanki, usaian "Kintoa kurri"-k badu arraskasta.

Kintoa Kurri lasterketa urriaren 12an eginen da Bankako kaskoetan
Kintoa Kurri. AIBA
Jone Barneix
2025/10/02 11:16

Urriaren 12an ospatuko da Kintoa Kurri, Adartza eta Argarai mendietako mazelen artean. Parte-hartzaileek parada dute oinez edo lasterka egiteko ibilbidea.

Ibilbideak 20 kilometro ditu, eta ez da nolanahikoa: 1300 metroko desnibel positiboa gainditu beharko dute parte-hartzaileek. "Jaz, hoberenek 2 orenez egin zuten itzulia," azaldu du Ramuntxo Zaldunbide, AIBA elkarte antolatzaileko kideak.

Izen-ematea zabalik


Interesdunek izena eman dezakete sarean, lekuan berean ere posible izanen da.

Abiatze orduak

  • Oinezkoentzat: 6:30etatik 7:00etara

  • Lasterkarientzat: 9:00etan

Interesgarri izanen zaizu