Larzabale-Arroze-Zibitze (Baxe Nafarroa)

Komertzioak eta bezeroak inportanteak direlako euskararentzat, atelier bat antolatua da aste huntan

Euskal moneta eta Plazara egitura dira mintzaldi solasaldi hunen antolatzaile. Merkatari eta herritarren artean euskararen erabileraz ariko dira, bakotxak bere hein edo sentsibilitatearekin zer proposa edo egin lezakeen.

Komertzioak eta bezeroak inportanteak direlako euskararentzat, atelier bat antolatua da aste huntan
Euskal Monetako Bérengère Fears eta Jokin Darrieumerlou - IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/03/23 15:05

Helduden osteguneko finkatua da hitz ordua martxoaren 26an astiriko 7ak eta 9ak artean Larzabale Ezpeletenian. Mintzaldi hau atelier eremaile eta parte hartzaileekin trukaketa moduan eginen da. Eta gako konkretu batzu emanak izanen dira, euskarazko harreman bat izan dadin komerzioetan, bakotxaren heinaren araberakoa, adibidez afixaketa bi hizkuntzetan bezala.
Nahiz eta ez arras ber gaia izan, lehen gisa huntako atelier bat egin zuten Baionan joanden otsailean, biziki baikorra izan zena. Juntatu erreportaian Bérengere Fears eta Jokin Darrieumerlou Euskal Monetan elkartekoek entzun.



"Bai! Komertzioak (eta bezeroak) inportanteak dira euskararen etorkizunarentzat" mintzaldi solasaldian parte hartzeko klik hemen. Kitorik eta deneri idekia da

Interesgarri izanen zaizu