Xahuketaren kontrako legeak dio kolektibitateek konpostatzeko parada eman behar diotela biztanleer. Zentzu horretan lan egin du Donapaleuk Bil ta Garbi sindikatuarekin elkarlean. Hala, Bidegorri auzoan konpostagailuak estreinatuko dituzte.
Xahuketaren kontrako legea aplikatzea deliberatu du Donapaleun: Bidegorri auzoko biztanleei eskainiz konpostatzeko parada. Preseski, horien baliatzeko formakuntza emanen dute otsailaren 7an.