Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Donapaleu, Konpostelarako hiru bide nagusiren elkargune

Donapaleuk Konpostelako hiru ibilbide historiko nagusi biltzen ditu:
Vézelay, Tours eta Le Puy-en-Velay-ko bideak.

Donapaleu, Konpostelarako hiru bide nagusiren elkargune
Celia Quintar, Agence Française des Chemins de Compostelle egiturako ordezkaria. AMIKUZEKO IRRATIA
Artzen Letona
2025/09/16 16:04

Konpostelako hiru ibilbide nagusik zeharkatzen dute Donapaleu: Vézelay-ko bidea, Tours-eko bidea, eta Le Puy-en-Velay-ko bidea. Hiru bide horien elkargune izateak herriari garrantzi berezia ematen dio, nahiz eta oraindik ez den nahikoa azpimarratua izan.

Helburu horrekin, Agence Française des Chemins de Compostelle egiturako ordezkariak Donapaleun izan dira berriki, herriari labelizazio ofiziala emateko eta komunikazio-lanak indartzeko xedez. Egituraren helburuen artean da Frantziako Konpostelako bideak hobeki ezagutaraztea eta Euskal Herritik hasten diren bideak goragotik has daitezkeela erakustea.

Donapaleun izan dira, besteak beste, egiturako langilea den Celia Quintar, herriko arduradunekin elkarlanean ari dena bide horiek balioan jartzeko eta etorkizuneko garapen estrategiak lantzeko.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu