Donibane Garazi (Baxe Nafarroa)

Korrika kulturalaren kari, 2 hitz ordu izanen dira aste honetan Garazi Baigorriko lurraldean

24garren korrika azkar hurbiltzen ari dela !! Atharratzetik abiatuko da martxoaren 19an, arratsaldeko 15:30tan, eta Bilbon bururatuko martxoaren 29an. Garazi-Baigorriko lurraldeari dagokionez, 29 kilometro eginen ditu, Bidarraitik Arnegira.

Korrika kulturalaren kari, 2 hitz ordu izanen dira aste honetan Garazi Baigorriko lurraldean
Korrika kulturala Garazi Baigorrin - IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/03/11 11:10

Bainan tenizak jantzi aitzin eta bideetan euskararen alde oihu egin aintzin, korrika kultura gozatzeko parada eskainia da aste huntan Garazi-Baigorrin.

Lehen hitz ordua martxoaren 12an, Donibane Garaziko zinema gelan : “Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako” dokumental hedapena, eta ondotik kantaldia Nahia Robles, Maider Bedaxagar eta Maialen Alfaro-rekin.

Bigarren hitz ordua martxoaren 15ean, Ortzaizen : “Pituxa clawntu kantari” pailazo emanaldia, eta ondotik atsalaskaria.

 
Jakin ere helduden astean, martxoaren 20an, arratsez, Baigorri Bixentainian kantu pintxo gaualdi bat antolatzen dutela Basaizea elkartekoek, korrikaren kari.

 
Ekitaldi guzietan Korrika-ko bizkarrekoak salgai izanen dira.

(Juntatu elgarrizketan Garazi Baigorriko AEK-ko Oihana Oillarburu, Laurena Haurat-en mikroan)

  1. Korrikako kantua hemen entzun

Interesgarri izanen zaizu