Buruil huntatik goiti, Izurako laborantxako helduen formakuntza zentroak berritasun bat eskainiko du. Orain arte bi formakuntza sail baziren, eta sartze honetan hirugarren bat idekiko da, ardi hazkuntzan berezitu nahi dutenentzat.
Laborantxa arloko helduen formakuntza zentroa Agro Campus 64 egiturak kudeatzen du. Aurten, eskaintza zabalduz, ardi hazkuntzara bereziki bideratutako sail berri bat abiatuko da.
Orain arte, bi formakuntza nagusi proposatzen ziren: alde batetik, laborantxan plantatzeko prestatzen duen BPREA formakuntza, eta bestetik, ardi sailean langile gisa aritzeko gaitasunak ematen dituen SIL formakuntza.
Formakuntza horiek segitzeko laguntza ekonomiko desberdinak badira, hautagaien egoeraren arabera. Xehetasun gehiago eskuratzeko edo izena emateko, deitu 06 82 90 97 59 zenbakira.
Charles Iralour erakasle-formatzailea da, eta sail berri honen inguruko xehetasun gehiago eman dauzkigu.