Lakarra (Baxe Nafarroa)

Lakarrako ostatua hetsirik da aspaldi huntan baina herriko etxea ari da berriz zabaldu nahian

Lakarrako auzapeza dugu gaurko gure solaskidea, Jean Claude Ybargaray ez da berriz aurkezten herriko bozetan bainan gure gai nagusia izanen da luzaz hetsia egonki den herriko ostatua. Jatetxea berritzeko lanen diruztatzeko sos iturriak balitaizke

Lakarrako ostatua hetsirik da aspaldi huntan baina herriko etxea ari da berriz zabaldu nahian
Jean Claude Ybargaray auzapeza.IRULEGIKOIRRATIA
Marie Agnes Gorostiague
2026/02/04 08:49

Lakarrako auzapeza den Jean Claude Ybargaray-k, hiru agintaldi egin ondoan bere lekua uzten du eta bere listako kideek helduden martxoko zerrenda osatua dute. Harekin egin dugun solasaldian Lakarran, urteetan zehar egin dituzten obren aipamena eginen dugu bainan luzaz hetsirik egon den Benzenia ostatuaz ariko gira.

Ostatua, EPFL egiturak erosi zuen 2014an herriaren izenean eta otsail huntan Lakarrak bereganatuko du.Aitzineko urteetan Herri elkargoaren laguntzarekin programazio estudio bat egin zuten eta horretarik atera zen milioi bat euro pasako aurrekontu bat dena konpontzeko, herriak bere gain hartzen ahal ez zuena.

Bainan azken berrien arabera balitaike manera dirua biltzeko :  Jean Claude Ybargaray.

Interesgarri izanen zaizu