Larzabale-Arroze-Zibitze (Baxe Nafarroa)

Larzabaleko kolegioko ikasleek Integrazio Batzordearen sustenguz aste berezia antolatu dute

Helburua argia da : kolegioko haur eta nerabeen sentsibilizatzea ahalmen urritasunari buruz. Baita dirua biltzea Integrazio Batzordea handikapa duten ikesleen eskolatzean laguntzeko.

Larzabaleko kolegioko ikasleek Integrazio Batzordearen sustenguz aste berezia antolatu dute
Larzabaleko kolegioko Nerea, Leire, Luzio, Amaiur, Maika Arla Animatzailea, eta elgarrizketa egilea Rosa Gomez, irratian egon dena euskara ikastaldiz
Jone Barneix
2026/06/17 09:53

Ekimen desberdinak egin dituzte astean zehar Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan :

Astelehenetik ostiralerat, gela desberdinak aldizkatuz, ikasleek etxean egin bixkotx salmenta egin da. Bestalde, egun batez haurrek piknika egin dute; hala ere, burasoek kantina ordaindu dute, han bazkaldu izan balute bezala. Kantinatik eta bixkotxen salmentatik bildu diru guzia osoki Integrazio Batzordeari emana izan zako.

Eta ahalmen urritasunari buruzko sentsibilizio astea izan da ere, eta karia hortara, Morgane Doche filma egilea ekar arazi dute kolegiora, eta haren dokumentala begiratu. Morgane-k elea galdu zuen AVC baten ondorioz. Eta egin duen dokumentalean Morgane Dochek autismoa duten bi mutiko ttipi segitzen ditu, eta haien burasoekin eta profesionalekin borrokan ari dira hitz egiten ikasteko.


Larzabaleko kolegioan 19 ikasleek Integrazio Batzordearen laguntza beharrezkoa dute. Eta hauentzat ere aste baikorra izan da, beren nekezietaz edo egoeraz partekatzeko parada ukan baitute.


Azken hitz ordu bat luzatua da aste hondar huntan, ekainaren 21an : Oztibar trail.  
Lehen aldikotz antolatzen dena, Donaixti eta  Lartzabale arteko tontorretan gaindi ibiliz (Beltxu (1130m), Nethe (748m) eta Orgamendi (642m)).

Hiru formula izanen dira aurten :
🏃🏻‍♀️30KM / 2000 D+ lasterkaldia
🏃🏽‍♂️15KM / 750 D+ lasterkaldia
🚶🏻‍♂️Ibilaldi bat

Lasterkari edo ez, jan edan eta pesta giroa larzabaleko Manex Erdozainti Etxart Kolegioan, Etekin guziak Integrazio Batzordearen alde emanen direlarik.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu