2017an ideki zen Petits Lasai haurzaindegia Lasako herriko plaza ondoan den Tailandenea etxean. Hiru eta sei urte artekoen haurrentzat zen. Hiru urtetan haurra eskolatzea behartua izan delarik hetsi zen haur eskasez.
2017an ideki zen Petits Lasai egitura Lasako herriko plaza ondoan den Tailandenea etxean. Haurtzaindegi berritzailea izan nahi zuen, Montessori pedagogian oinarrituz.
Hiru eta sei urte arteko haurrak errezebitu dituzte zonbait urtez eta 2024an, hiru urtetik goiti den haurra eskolatua izaitea behartu zutelarik, haur kopurua jeutsi zen Petits Lasai egituran eta berantago ateak zerratu zituzten, 2024ko agorrilean.
Orai ez da gehiago haurzaindegia izanen bainan agusagailu zentroa, oporretan idekiko da eta heldu den urtarriletik goiti astezkenetan ere nahi lituzkete ateak zabaldu. Agusagailu zentroa hiru urte eta sei urte arteko haurrendako egina da.
Hiru animatzaile izanen dira etorriko den haur kopuruaren arabera. 2026ko beharren finkatzeko galdetegi bat plazaratuko da ondoko egunetan eta izen emaiteak petitslasai@gmail.com mailerat deituz egiten dira, Ana eta Ines animatzaileak atxeman ditugu aurtengo egitaraua prestatzen