Ekainaren 9an iraganen da airetik gelan 9.30tatik 12:00etara. Arratsaldean Aiziritzeko Lurberriko fabrika bisitatzen ahalko da.
GE 64 elkarteak, emplegatzaile eta langile ordezkoen bitartekaritza lana segurtazen duen egiturak du antolatzen enpleguaren merkatua.
Azken hau duela 30 urte sortu zen Angelun, urteak joan ahala garatzen hasi zen Pauen adarbat sortuz eta azkenik Donapaleun.
Donapaleukoan mugimendu izan da lokalen aldetik, ihaz Thiers karrikan kokatua den egoitza arraberritu batute eta 2026ko otsailaren 27an lokal berria estrenatu.
Gaur egun lau langile dira bertan, eta lana bilatzen duena hurbiltzen ahal da nahi duelarik, eskeintzen berri hartzeko.
Enpleguaren merkatura itzuliz elkarteko kide diren tokiko16 bat enpresa hurbilduko dira, hurbilekoak eta izen ezagunak, Lur berri, Etchart, Geroari, Lafitte paysage, Pedavia, Etche securite, Socatp...
Beste 6 partaide hor izanen dira, langabetuen laguntzeko direnak, Mission local, Sinerji, Buzbu, Txik txak...
oroitarazten dizuegu ekainaren 9an asteartearekin 9.30tatik eguerditara iraganen da merkatua, aldiz arratxaldean 2.30tan Aiziritzeko lur berri enpresaren bisitazeko parada izanen duzue izenak eman beharko dira goizean airetik gelan edo deituz 05 59 69 03 42ra.
Sandine Martinon GE64ko langileak sehetasun guziak ekartzen dizkigu.