Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Lehen aldikotz Amikuzeko kolegioko ikasleek harremanak osoki euskaraz sortu dituzte

Trukaketa baten kari, baxe nafartarrek haien bizkaiko auzoer ongi etorri egin diete, eskualdearen deskubriarazteko hiru egunez. Esperientzia aberatsa izan da humanoki eta kulturalki, baita hizkuntzaren aldetik ere.

Lehen aldikotz Amikuzeko kolegioko ikasleek harremanak osoki euskaraz sortu dituzte
Lekeitioko eta Amikuzeko kolegioko ikasleek hiru egun iragan dituzte elgarrekin. AMIKUZEKO KOLEGIOA
Xarlot Etxeberri
2025/04/15 09:39

Urte guziz bezala, Amikuzeko kolegioko ikasleek trukaketa bat egin dute Lekeitioko ikasleekin. Hiru egunez, bizkaitarrak baxe nafartarren egunerokoan ibili dira. Esperientzia biziki aberatsa izan da parte hartzaile guziendako.

Alde batetik Lekeitiarrek Baxe Nafarroa deskubritu dute, eta Ipar Euskal Herria orokorki, anitz ez baitziren sekulan honat jin. Ildo beretik, bizitzeko usaiak konparatu dituzte, hala nola jatekoa edo garraio publikoei buruz.

Beste aldetik, hizkuntzaren aldetik irakaspenez betea den trukaketa izan da. Mailak desberdinak baldin badira ere, ikasleek lortu dute harremanetan sartzen eta elgar ulertzen, baita elgarri ulertarazten ere. Anitzendako lehen aldia zen euskararen bidez baizik ez zituztela harremanak sortzen.

Bizkaitarrek baxe nafartarrak gomitatu dituzte Lekeitioren inguruaren bisitatzera maiatzean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu