Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Lehen aldikotz Trantsizioen Astea publikoari ideki dako Donapaleuko Errecart Ikastetxeak

Trantsizioen Astea antolatzen du Donapaleuko Errecart ikastetxeak martxoaren 16tik 20ra. Haien burua engaiatzeko asmotan, ekitaldiak ikasleak publikotzat eta eramailetzat jotzen ditu, animazioak segitzeaz gain, bakoitza egitarauan arituko baita.

Lehen aldikotz Trantsizioen Astea publikoari ideki dako Donapaleuko Errecart Ikastetxeak
BTS saioko ikasleek hainbat aurkezpen eta aktibitate proposatu dizkie lizeokoer Errecart ikastetxeko trantsizioen astearen kari. IRULEGIKO IRRATIA
Xarlot Etxeberri
2026/03/18 12:13

Trantsizioen Astea antolatzen du Donapaleuko Errecart ikastetxeak martxoaren 16tik 20ra. Zazpigarren urtea da ekitaldi hori antolatzen dutela, Laborantzako Ministerioaren “beste manera batez ekoizten erakastea” planoak bultzaturik. Proiektuaren helburua argia da, ikasleak trantsizioer sentsibilizatzea. Bioaniztasuna zein trantsizio ekologistak deskubritzeko parada ukanen dute Errecart ikastetxeko ikasleek, baita publiko handiak ere. Izan ere, aurten, lehen aldikotz zine eztabaida eskainiko dakote publiko zabalari.

Trantsizioak, jendartearen egoera aldaketak dira. Etengabe jendarte hori aitzina joaiten da, aldatzen da, egokitzeko gisan, izan dadin aldaketa klimatikoari egokitzeko, laborantza mota aldaketa, kontsumitzearena, hazkurri produktuen transformazioarena, edo espazio naturalen kudeaketarenaren bidez. Horiek dira, astean zehar deskubrituko dituzten trantsizioak hainbat animazio eta bisitaren bidez.

Ikasle guziek parte hartuko dute ekitaldian, nola publiko gisa, hala animatzaile gisa. Hain zuzen, hiru denbora azkarrek dute egitaraua osatzen, ikasle guziak xedean engaia daitezen. Lehenik, aste osoan, BTS saioetakoek eskaintzen dizkiete animazioak lizeoko ikasleer: oihaneko biodibertsitatea, intsektu polinizatzaileen rola laborantxan, edota animalia bitartekaritza. Bestalde, egun erdi batez, egitura eta profesionalak ikastetxera hurbilduko dira, hamar bat tailer proposatzeko BTS saioetako estudianteer. Azkenean, eta lehen aldikotz aurten, hitzordu bat publiko zabalari zuzendua zako. Asteartez, “Être en transition” filmean oinarritutako zine eztabaida Saint Louis zine gelan proposatu dute.

Interesgarri izanen zaizu