"Sobera Lagun" antzezlana eman dute Amikuzeko kolegioko seigarrenek. David Lescotren "Trop d'Amis" obra euskaratu dute eta hainbat gai jorratu dituzte Bideak Guneko anfiteotro bete baten aitzinean: fama, harremanak, laguntasuna, edota integrazioa.
Duela egun batzuk Amikuzeko seigarreneko ikasleek “Sobera Lagun” antzezlana eskaini zieten haien familia eta laguner. Donapaleuko Bideak Guneko anfiteatroa mukuru betea zen euskaratu zuten David Lescotren “Trop d’Amis” obraren emaiteko. Kolegioan egiten diren lehen urratsak kondatu dituzte, besteak beste popularitatea edo fama, eta gazteen arteko harremanak agerian ezartzeko.