Madagaskar mundu mailako herri pobreenetan aurkitzen da ; hango bizi esperantza apala da ; haurren erdiak ez daki irakurtzen.
Ganer hustearen antolatzailea Mandroso elkartea da. Hau 2009an sortu zen ; sortzaileetan eta oraino elkarteko lehendakari da Mireille, Madagaskar-eko Mandroso herrikoa.
Elkartea abiatu zelarik, lehen helburuetan zuen haurren eskolatzea. Eta hortarako zurkaitz sistema bat plantan ezarri zuen elkarteak, haur bat zurkaitz bat. Gaur egun orotarat 120 bat haur eskolatuak dira sistema hunekin. Eta horren ondoan, herritarren bizi baldintzen hobetzea ere entseatzen da elkartea, janari mailan, bainan berezikiago arta sailean. Mandroso elkartean mediku eta erizainak ere badira. Francis Chevelier adibidez, (ezaguna dena Amikuzen, mediku egon baita erretratara joan arte) elkarteko eremaileetan da, eta ganer hustearen antolatzaileetan.
Donibane Garaziko Zuharpeta karrikan, baratze publikoaren parrean den egoitza batean eginen da beraz puska saltze handia buruilaren 20, 21, 22an, goizeko 9 orenetarik astiriko 7ak artean. Eta Hor bildu diruarekin Mandroso elkarteak Madagascar-en lepra edo legena ukan duten bi pertsona nahi ditu lagundu. Hauer, eritasunaren ondorioz, zangoa moztua izan zakote, eta zangoa ordezkatzeko tresneria berezia behar zaie ezarri.