Donibane Garazi ()

Libertimenduko ekipak lanean hasiak dira heldu den otsailean iraganen diren emanaldien prestatzeko.

Donibane Garazin, hitzordua otsailaren 7ko finkatua dute. Dantzari, musikari eta zirtzil izaiteko deia luzatzen diete libertimenduan parte hartu nahi duten guzieri.

Libertimenduko ekipak lanean hasiak dira heldu den otsailean iraganen diren emanaldien prestatzeko.
Lorea Zihigoienetxe eta Maika Gezainburu, Garaziko "zirtzilak". IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/11/18 10:02

Baxe Nafarroako ihauterien garaian heldu dira libertimenduak, Amikuzen, Baigura inguruan, Baigorrin, Garazin.... Dantza, musika eta antzerkia uztartzen ditu libertimenduak, zirtzilen bidez gizartea eta aktualitatea umorez kritikatuz.

Duela bi urte, libertimendurik gabe gelditu zen Donibane Garazi. Jaz, berriz, zortzi zirtzilen artean prestatu zuten antzerki partea. Zirtzil taldean ari diren Lorea eta Maikarentzat, libertimendua ezinbesteko plazako ikusgarria da, eta esperientzia aberasgarria parte-hartzaileentzat.

Bakotxak badu bere teknika eta aktualitatearen irakurketa plazara ekartzeko. Lorea eta Maika urte osoan adi egoiten dira, inguruan gertatzen denari so. Berri ilun, alai, kutzukeri edo berri bitxi bat entzuten dutelarik, telefonoaren xoko batean notatzen dute. Bildu nota eta ohar guziak sailkatzen dituzte taldean eta antzerkiaren prestatzen hasten dira hemendik aintzina.

Taldea oraino idekia da, eta  parte hartu nahi duten guzieri dei egiten diete Lorea eta Maikak. Beren hitzetan, libertimendua adiktiboa da: emanaldian zehar eta ondotik sentitzen dena, plazer hutsa baizik ez da !

Interesgarri izanen zaizu