Irisarriko ondare zentroarekin ereman duten ikerketa lan bat izan da, joan den astean publiko aitzinean aurkeztu dutena.
Joan den buruiletik azarora ereman ikerketa bat da Pujo kolegiokoek egina. Ospitaliako Manu Iñarra eta kolegioko erakasleekin, 5. mailan diren ikasleak Baigorriko behereko karrikan ibili dira, eta leku desberdinetan ikusi dituzten ondarre ttipi sailean sartzen direnak ikertu, argazkitan hartu eta esplikapenak idatzi dituzte, eta bideo bidez erakutsi. Eta karrika bakar batean zonbat gauza! Zubi, etxe, atal buru, kurutze, borna, gisu labe, hobi harri...
Lan hunen bidez, gazteek ondareaz beste begirada bat dute
Herrian ibili eta ondare xumea ikertzean, iraganaz eta lehengo bizipenez jabetu dira. Lehen kasurik egiten ez bazuten ere, ohartu dira herri guzietan badirela halako aztarnak. Ospitaleko zentroko Manu Iñarrak espero du oroitzapen horiek luzaz gogoan atxikiko dituztela eta etorkizunean eraikuntza batek zerbait suntsitzeko irriskua balu, balio duen ala ez babestea neurtuko dutela.
Baigorriko Pujo kolegioko bideoa, eta Mélusine programaren barne sartzen diren beste hainbat gauza ikusgai dituzue Irisarriko ospitalea zentroan.
