Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Donapaleun, zerbitzu orotara oinez eta minutu gutiz heltzen ahal dela erakusten du Metrominutok

Donapaleuko herriko etxeak Metrominuto izeneko tresna estreinatu du: panel handiek oinezkoei erakusten die hiriko gune batetik besterat heltzeko zenbat denbora behar duten. Xedea: ohartzea inguruko aparkalekuetatik abiatuz zerbitzuak hurbil direla

Donapaleun, zerbitzu orotara oinez eta minutu gutiz heltzen ahal dela erakusten du Metrominutok
Pettan Aizager Donapaleuko hautetsia. AMIKUZEKO IRRATIA
Ainize Madariaga
2026/02/09 06:00

Metrominuto izeneko tresna plantan ezartzen ari dira Donapaleun: jakiteko hiriko toki batetik besterat zenbat denbora behar den oinez. Xedea delarik ohartaraztea Donapaleuk zerbitzuak biziki hurbil dituela elkarrengatik, eta edozein dela hautatzen den aparkalekua, oinez berehala heltzen garela.

Funtsean, usaiak aldatzeko laguntza baizik ez da, joan nahi den tokiko borta aitzinean aparkatzeko ordez, aski dela inguruetako aparkaleku anitz horietako batean autoa uztea eta oinez beherala heltzen ahal dela hiriguneko zerbitzuetaraino.

Panel horiek, dena den, ez dira mapak, baizik eta krokis batzuk denboraren kalkulatzeko, zeintzuek eite handia baitute hirietako metroko krokisekin.

Azpimarratzekoa da Donapaleuk orotara badituela 700 aparleku baino gehiago.

Interesgarri izanen zaizu