Baigorri (Baxe Nafarroa)

Miren Artetxe nagusitu da Baigorriko Xilabako final erdian

Saio biziki arrakastatsua berriz ere, 500 bat jende hurbildu baitzen Baigorrira. Bertsolariek ere maila biziki ona erakutsi dute.

Miren Artetxe nagusitu da Baigorriko Xilabako final erdian
Xilaba final erdiko bertsolariak. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/01/12 12:18

Huna Baigorriko Xilabako final erdiko sailkapena:

Miren Artetxe - 551.5

Maddalen Arzallus - 535.5

Elixabet Etxandi - 518.5

Haira Aizpurua - 511

Mizel Mateo - 501.5

Nahia Sasco - 452

Heldu den larunbatean Bardozen bigarren final erdia: Aitor Servier, Irantzu Idoate, Karlos Aizpurua, Maddi Ane Txoperena, Patxi Iriart eta Ramuntxo Kristirekin.

Xilabako finala urtarrilaren 31n Donibane Lohitzunen. Hor ariko dira bi final erdietako irabazleak, eta final erdietan pundu gehien erdietsi dituzten beste lau bertsolari.


Sartzeak aitzinetik erosteko, hemen klikatu.

Interesgarri izanen zaizu