Domintxine (Baxe Nafarroa)

Miren Artetxe Sarasolak irabazi du XILABA txapelketako Domintxaineko saioa

Bidarteko saiotik landa, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako XILABA bertso txapelketako bigarren saioa iragan zen joanden larunbatean, berriz ere arrakastatsua izan dena.

Miren Artetxe Sarasolak irabazi du XILABA txapelketako Domintxaineko saioa
Xilaba Domintxineko saioan - IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2025/11/17 11:56

Saioa polita izan da, bertsolariak lurralde guzietarik ; eta gaien aniztasuna ere azpimarratua izan da, bertsolariek ainitz umoretik tiratu dituztenak.

Huna Sailkapena:

1. Miren Artetxe 342.5

2. Haira Aizpurua 330

3. Josu Txoperena 304.5

4. Joanes Etxebarria 294

5. Xermin Camblong 285

6.  Haize Lekuona 278.5

 

Saiotik landa bertsularien ganat izan gira. Juntatu erreportaian entzun Miren Artetxe, Haira Aizpurua, Xermin Camblong, eta Beñat Larrori

 

Ondoko XILABA xapelketako saioa larunbat huntan Ainhoan 5tan, Battitt Crouspeyre, Johañe Sarraillet, Mizel Mateo, Ramuntxo Christy, Patxi Iriart, eta Xan alkhat-ekin, gai emailea izanen delarik Amaia Castorene .

Interesgarri izanen zaizu