“Nola goxatu haurrekin euskarazko liburuak irakurriz?” galderari erantzuten entseatuko da Mirentxu Ibargarai Donapaleuko mediatekan otsailaren 28an. Guraso euskaldunak gomitatuko ditu hautaketa edoto hizkuntzak sortzen dituzten korapiloak desegitera.
“Nola goxatu haurrekin euskarazko liburuak irakurriz?” galderaren inguruko tailer bat animatuko du Mirentxu Ibargarai-k Donapaleuko mediatekan ibiakoitzean, 10:00etatik 12:00ak arte, dohainik. Bi parte izanen dira. Lehenik, ipuin kondaketa euskaraz, familiendako (4 urtetarik goiti). Ondotik gurasoen tailerra, zeinetan aholkuak eta gakoak emanen dituen liburuak hautatzeko, eta irakurketa momentu goxoa izaiteko. Anartean Euskaraz Bizi talde kideek jokoak proposatuko dizkie haurrei.
Seaskako irakasle eta formatzaile ohia da Mirentxu Ibargarai, haur eta gazte literaturan formatu dena, eta batez ere bitartekaritzan. Urtarrilean, jadanik tailer bat animatu zuen Amikuzeko mediatekin, guraso erdaldunekin. Aldi honetan guraso euskaldunak gomitatuko ditu, korapilo batzuen desegiteko: haurrak handitzen direlarik, zein liburu hautatu? Nola irakurri? Hizkuntaren problematika ere landuko du gurasoekin Ibaragarei-k. Adibide gisa, zer egin haurrak plazer gehiago atxematien duelarik frantsesez irakurriz, euskaraz baino? Nola euskaraz irakurtzeko gustua atxikitzea? Gurasoen beharrer gakoak emaiten entseatuko da saio honetan.
Erronka nagusia, haurrak eta gurasoak ber liburuarekin gozatzea da. Baina, azkenean, kontatu hartu behar da liburu batek beti hainbat irakurketa ukaiten ahal dituela, adinaren arabera, sentsibilitatearen arabera, eta esperientziaren arabera. Horrentzat, album batzuk aurkeztuko ditu Mirentxu Ibargarai-k. Bere erranetan, liburu ilustratuetan, eta batez ere liburu ilustratu onetan, bi aktoreek plazera hartzen ahal dute, irudiak eta testuak biek elgarrekin kondatzen baitute historia. Hori dela eta, biak irakurri behar dira, erran inplizituak edota sorpresak arrapatzeko gisan. Kasu horretan, albuma jostagarria edo hunkigarria bilaka daiteke, nola gurasoendako, hala haurrendako, haien adinaren arabera. Ibargari-k dionez, egileek beti bi aktoreak dituzte buruan, haurra zein gurasoa, zeinek erosten eta irakurtzen duen. Horregatik, batzuetan haur literaturak begi kliskak edukitzen ditu gurasoendako.
Hizkuntza da bigarren erronka nagusia. Usuegi euskarazko ekoizpena frantsesarekin konparatzen dugu. Baina Mirentxu Ibargarairen arabera, euskaraz aukerak badira, eta euskarazko elkoizpena frantsesarena baino ttipiagoa bada ere, hala ere zer egin bada. Estilo desberdinak, adin guziendako, batzuetan beste hizkuntzetatik itzulia ere... Baina hautua bada. Eta preseski, hautaketa eta selekzionia horren egiteko kontseilatuko ditu gurasoak Ibargarai-k, batez ere ‘irakaspenaren presioa’ kentzeko. Presio hori eten behar dela, eta beregandik urrundu, uste du, oreka bat atxemaiteko haurren eta gurasoen gogoen artean.