Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Jondane Joaneko suak Amikuzen: piztu gabe itzaliak

Musikaren besta ospatu dute ekainaren 20an Donapaleun, eta Jondane Joaneko suak piztekoak zituzten ekainaren 23an, Zoihartzeko kaperan. Alta, berote handiengatik, suak ezeztatu berri dituzte.

Jondane Joaneko suak Amikuzen: piztu gabe itzaliak
Jondone Joaneko suak Zoihartzen. MIRENTXU BORDAZAHAR
Ainize Madariaga
2026/06/19 06:00

Amikuztarrek bi hitzordu zituzten. Alde batetik, musikaren besta ekainaren 20an Donapaleun; bestetik, ekainaren 23an Jondane Joaneko suen inguruan biltzekoak ziren Zoihartzeko kaperan, baina, beroteengatik, ezeztatu dute hitzordua.

Musika egun osoan Donapaleun

Donapaleuko Herriko Etxeak antolaturik, musikaren besta goizetik hasiko da. Lehenik, musika eskolako ikasleak ariko dira Bideak gunean. Arratsaldean, berriz, abere m erkatuen plazan emanen dute emanaldia, 14:30etik goiti.

Musikaz gain, dantzak ere bere tokia izanen du. Amikuze Dantzan eta Banaketa'fro taldeek ikusgarriak eskainiko dituzte, karriketan giro berezia sortuz.

Arratsaldea eta gaua aitzina joan ahala, kontzertuek hartuko dute lekukoa. 20:00etatik goiti, hiru talde eta artista iganen dira oholtzara: Tristan Murgi, Dearthair talde irlandarra eta Moth and the Firebrands.

Jondane Joaneko suak Zoihartzen: piztu gabe, itzaliak

Hiru egun geroago, ekainaren 23an, Jondane Joaneko suen aldia zen. Donapaleuko Herriko Etxeak antolatu du hitzordua, Ostankoako eta Uharte Hiriko herriko etxeekin elkarlanean. Alta, legez ezeztatu behar izan dituzte aurtengo suak, alerta gorriarengatik.

Antolatzaileen erranetan, suaren inguruan elkartzeko eta momentu goxo bat partekatzeko parada izanen zen. Kantuan aritzekoak ziren, euskarari lekua emanez, eta bakoitzak eramandako jateko eta edatekoak partekatuz.

Ekitaldia denei idekia zen, eta nahi zutenek beren puskak eraman ahal zituzten suan erretzeko.

Autoz igateko aukera

Jondane Joaneko suak Zoihartzeko kaperan piztekoak zituzten. Oinez igatea zail zutenentzat, ordea, antolatzaileek autoz joateko parada aitzin-ikusia zuten. Horretarako, 19:30tan hitzordua emana zuten Uharte Hiriko plazan.

Musikariak ere hor izanen ziren, gaualdiari doinu berezia emateko eta Jondone Joaneko ospakizuna berotzeko.

Alta, erran bezala, aurtengo Amikuzeko Jondone Joaneko suak piztu gabe itzalirik egonen dira, baldintza klimatikoek eta Prefeturak hala manaturik.

Interesgarri izanen zaizu