Herrietako auzapezen izenak jakinak dira orai, batzuetan ez da izen aldaketarik izan beste batzuetan bai. Hala izan da Suhuskunen emazte bat baita herriko buru, 18 urtez herriko giderrak atxiki dituen René Etxemendiren segida hartu du.
Kontseilariekin landu proiektuetan dira herriko plazako obrak bururatzea eta ondoan den lur eremuan bi etxe leku eskaintzea herria dinamizatzeko eta gazteak herrian eraikitzerat sustatzeko. Herriko ostatuak berriki berriz ateak ideki ditu eta kontseiluak egin ahalak oro eginen dituela beharrezkoa duen jatetxe elkartze leku hori xutik atxikitzeko. Nathalie Susperregi auzapezaren xedeetan Euskal elkargoko bilkurak hurbiletik segitzea da leku erabakigorra baita.
Talde lanean aritzeko xedea izan dela gehitu dauku auzapez berriak eta hortarako hiru axuant ukanen ditu bere ondoan, orai artinoko auzapeza René Etchemendy lehen axuant, bigarrena Regine Hourcade eta hirugarrena Domingo Etcheverry Bortairy.
Auzo herria den Ainiza Monjolosen ere auzapez aldaketa izan da eta hor ere emazte bat da herriaren buru Cécile Miramont eta bere ondoan lehen axuanta David Paris eta bigarrena Anita Lopepe euskal elkargoa segituko duena.