Ezterenzubi Bettiriatik Amerikarat joan Batita Gezanbururen ixtorioa kondatzen duen liburua plazaratu du bere alabak. 17 urteekin joan zen Euskal Herritik, errepublikanoa zen Donald Trump sartu arte eta hedatzen den faxismoaz biziki arranguratua da.
San Frantzisko ondoan bizi dira aita-alabak. Joan den urtarrilean atera da liburua. Izenburua argia da: Nere aitak faxismoa ezagutzen du, bizi duelarik.
Azken urte hauetan Amerikan gertatzen denaz eta Donald Trumpen politikaz biziki arranguraturik idatzi du lana Elixabetek. Aita, Batita Gezanburu, errepublikanoa izan da luzaz, bainan gaur egun kexu da Estatu Batuetan hedatzen ari den giroaz. Trump boterean sartu denetik, faxismoaren itzala berriz agertzu dela dio eta hango euskaldun zonbaitzuek nola sinesten dituzten Trumpen gezurrak ezin ulertua du.
Liburuak Batitaren ibilbidea kondatzen du: Ezterenzubiko Bettiria etxetik abiatu, Amerikarat heldu eta han egin duen bizia. Aldi berean, gaurko egoeraz egiten dituen gogoetak ere bildu ditu alabaren lanak. Liburua ingelesez idatzia izan da. Euskarazko itzulpena Xabier Irujok egin du.