CPIE inguramen zentroak KLISKA festibala antolatzen du berriz ere Baigorrin, urriaren 24 eta 25an, natura eta argazkia uztatuz. Argazki profesionalak gomitatuak dira, atelierrak antolatuak, ateraldiak, jokoak eta film hedapenak.
Aurtengo kliska festibala lau garren edizioa izanen da. Eta antolatzaileek bi eguneko programa aberatsa osatu dute, aitzineko urteetan bezainbat arrakastatsua izan dadin aste burua.
Baigorri plaza Xokon, zortzi argazkilari profesionalen mahainak eta argazki erakusketak izanen dira, bakotxa bere estiloan ari dena : batzuk paisaiak argazkitan hartzen dituzte, beste batzuk hurbileko argazkiak edo argazki artistikoak.
Usaian bezala, bi ateraldi ere eginen dira, Baigorri inguruan, inguramen teknikari batekin, baita argazkilari batekin. Hunek aholkuak emanen ditu ere natura argakiztan hartzeko.
Jokoak ere izanen dira, haur eta helduentzat, pista joko gisako batzu. Argazki atelierrak ere.
Eta film hedapenak : Lionel Andiaren La montagne basque; Bainan ere David Gracy eta Karine Coquelinen Mugan filma. Hauek maiatzean bi hilabetez abiatuko ziren Euskal Herri osoaren itzulia egitera oinez eta bizikletaz, eta irudiak hartu zituzten. Orotarat 1.500 kilometroko eta filman bidaian hartu bideo eta irudiekin erakutsiko dute Euskal Herriaren geografia den bezala.
Larunbat eta igande huntan kliska festibala Baigorrin. Sartzea eta animazio guziak kitorik. Ibilaldian parte hartzeko galdegina da izena emaitea, CPIE 05 59 37 47 20.