Irisarri (Baxe Nafarroa)

Ondarearen egunen kari Irisarriko Pagosuneko eihera lehen aldikotz idekiko da

Irisarrin, Heletako bidean, Gatarineko erreka hegian den Pagosuneko eihera ondarearen egunen kari irailaren 20an eta 21ean bisitatzen ahalko da. Obra handiak egin ondotik, martxan jarriko dute.

Ondarearen egunen kari Irisarriko Pagosuneko eihera lehen aldikotz idekiko da
Pierre Sallaberry. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2025/09/18 10:45

Pagosuneko eihera 60 bat urtez egon da martxan jarri gabe. Irisarri Ospitalian egoiten ziren Malteko zaldunek eraiki zuten 1705an eta eihera 1965a arte baliatua izan zen. Sallaberry-Molle familiak 1991n erosi zuen; bizitegia estatu onean baldin bazen, eihera bera haatik ez. Azken honen berriz martxan ezartzea ez da lan errexa izan, alde batetik administrazio desmartxengatik eta bestetik erroten mekanismoek jakintza berezi bat galdegiten dutelako.

Orain martxan da eta ondarearen egunen kari, buruilaren 20an eta 21ean bisitatzen ahalko da. Bi egunez arto eta gari irina ekoitziko da, irin horrekin taloak proposatuko dira eta ostatu ttipi bat ere izanen da. Sartzea libroan 10:00etarik 18:00ak artean. Eiheraz eta ate idekitzeetaz argitasunak Pierre Sallaberryrekin. 

Pagosuneko eihera. PIERRE SALLABERRY

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu