Baigorri (Baxe Nafarroa)

Orio eta Baigorriko Ikasleen trukaketa astean kantua, bisitak, ezagutza hunkigarriak

Orioko eta Baigorriko ikasleek trukatze aste ahantzi ezina bizi izan dute. Bisita eta ezagutza bereziak, horien artean Erramun Martikorena kantariarekin pasatutako mementoa.

Orio eta Baigorriko Ikasleen trukaketa astean kantua, bisitak, ezagutza hunkigarriak
Orioko eta Baigorriko ikasleak Erramun Martikorenarekin. IRULEGIKO IRRATIA
Irulegiko Irratia
2025/06/20 16:02

Ekainaren 16tik 20ra, Orioko Zaragueta herri eskolako eta Baigorriko Jean-Pujo kolegioko ikasleek elkartruke aste ederra bizi izan dute. Bi ikastetxeen arteko harremanak eta ikasleen arteko loturak indartzeko helburuarekin, egonaldiaren emaitza ezin hobea izan da.

Astean zehar, ikasleek hainbat bisita egin dituzte: Orio, Zarautz eta Baigorri ezagutzeko parada ukan dute, herri bakoitzaren kultura eta egunerokoa hurbiletik biziz. Baina trukaketaren ardatz nagusietako bat kantua izan da.

Hitzordu berezienetako bat, Erramun Martikorena kantari ezagunarekin izandako topaketa izan da. Ikasleek harekin kantatu ahal izan dute, elkarrekin prestatu zuten opari berezi bat eman zioten. Trukaketa asteak ikasleen arteko zubiak eraiki ditu, eta kulturarteko harremanak sendotzeko bide emankorra eskaini du.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu