Ortzaize (Baxe Nafarroa)

Ortzaizeko Damattit Geerebaert eta Julen Guichendutek, 4L Trophy leihaketan parte hartuko dute

Bi lagun dira, batak 22 urte, besteak 21 urte, Damattit injeniaritza ikasketetan da, Julen berriz maestru. Herriko besta batean 4L Trophy elgarrekin aipatu zuten eta hola piztu zitzaien egiteko motibazioa.

Ortzaizeko Damattit Geerebaert eta Julen Guichendutek, 4L Trophy leihaketan parte hartuko dute
Ortzaizeko Damattit Geerebaert eta Julen Inchauspé. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/01/27 11:23

4L Trophy 10 bat eguneko abentura bat da, Biarritzen abiatzen dena otsailaren 18an, heltzea Marrakexen martxoaren 1ean egiten delarik. 4L modeloko auto batekin, bikoteka, España zeiharkatu behar da, itsas untzia hartu, Marokoko mendi gora eta hotzak pasatu, ondotik sablea, Marrakexeko helmugarat heldu aitzin.
4L Trophyak badu alde humanitario bat ere: parte hartzaile bakotxak Marrakexeko haurrentzat behar ditu eskolako puskak ekarri, kirol jantziak edo informatikako tresnak.

4 L Trophyan parte hartzeko ez da egunetik biharamanurat egiten den gauza. Prestakuntza handia galdegiten duen abentura da. Autotik hasita; Damattit eta Julenek xantza pixka bat ukan dute: Julenen osebak bazuen bere garajea zolan 4L zahar bat, martxan ez zena gehiago.  Aste buruz aste buru, piezaz pieza, familia eta herriko garajiztaren laguntzarekin, berriz martxan jarri dute. Orai falta zaie autoaren apainketa egitea. Erran behar da sustengu handia ukan dutela lekuko komerzioen partetik, eta hori agertarazi nahi dute auto gainean.

Autoaren apainketa egiteaz gain, ikusten ari dira ere zer ekarri auto barnean: autoa konpontzeko pieza batzu, oihal etxea, lo egiteko zakua...

Egin ahala etxekoz etxeko egin badute ere, 4L Trophyan parte hartzeko gastuak badira. Jakin lagundu nahi badituzue, gaualdi bat antolatzen dutela urtarrilaren 31n 19:00etarik goiti, Ortzaizen antolatzen baitute “punch” gaualdi bat deneri idekia dena.

Instagramez segitzen ahal dira: bi4n izenarekin.

 

Interesgarri izanen zaizu