Ortzaize (Baxe Nafarroa)

Ortzaizeko ikastolaren eta Seaskaren sortzeak aipatuko dira lekukotasun bidez urriaren 5ean

Ortzaizeko ikastolak 40 urte betetzen ditu aurten. Urtemuga kari, hainbat ekitaldi antolatu dira: bertsu afaria, kontzertuak, bazkaria, kantu sorkuntza eta klip bat, baita mural baten margoketa ere. Oraingoan, mahai-ingu baten aldi.

Ortzaizeko ikastolaren eta Seaskaren sortzeak aipatuko dira lekukotasun bidez urriaren 5ean
Eihartze Aramendi eta Oihana Algalarrondo. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2025/10/02 11:35

Ortzaizeko ikastolak mahain inguru bat antolatzen du, Seaskaren hastapenak eta garapena hizpide izanen dira. Parte hartzaileetan: Seaskaren sortzaileetarik Patxika eta Gexan Erramuzpe, baita Filipe Goihetxe ere. Haiekin batera, Ortzaizeko ikastolaren lehen buraso sortzaileetarik Yvonne eta Dominique Ameztoi izanen dira. Mahain ingurua Xan Airek animatuko du.

Ekitaldia Ortzaizeko ikastolan berean iraganen da, urriaren 5an 15:00etan. Haurzaindegi zerbitzua ere antolatua izanen da, gurasoek solasaldia lasaiki segitu ahal izan dezaten. Burasoentzat ez ezik, interesa duen ororentzat irekia da.

Interesgarri izanen zaizu