Urdiñarbe (Xiberoa)

Hartziduraren bestaren bigarren edizioa Urdiñarben maiatzaren 24 eta 25ean

Asteburu huntan Urdiñarbeko plazan, hartziduraren bestaren bigarren edizioa ospatuko da Armiarma kolektiboak antolaturik. Bi egunez, hartziduraren inguruko hainbat hitzordu, hala nola mintzaldiak, tailerrak, animazioak eta ekoizleen merkatua.

Hartziduraren bestaren bigarren edizioa Urdiñarben maiatzaren 24 eta 25ean
Armiarmak kolektiboko Maiena Inchauspé. IRULEGIKO IRRATIA
Irulegiko Irratia
2025/05/23 11:55

Hartzidura edo fermantazioa, gaur eguneko gure janari eta edari frankotan aurkitzen den prozesu bat da: ogia, esnekiak, arnoa edo ozpinak egiteko. Maitena Inchauspé baratzeki hartzituekin ari da Urdiñarben, eta bere ofizioaz eta produkzioaren inguruko xehetasunak partekatu ditu.

Programa osoa eta mintzaldi emaileen informazioa Hartziduraren Besta Facebook orrialdean eskuragarri da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu